BIKAIN: Ebaluazioa eskatzeko epea zabalik

2013/05/23

Maitzaren 7tik ekainaren 6arte zabalik dago BIKAIN ebaluazioa eskatzeko epea.

BIKAIN Eusko Jaurlaritzak luzatzen duen ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena.

Data garrantzitsuak:
– Ekainak 6:  Ebaluazioa eskatzeko azken eguna
– Ekainak 25:  Irizpideen arabera onartuak izan diren erakundeek jakinarazpena jaso eta Aurretxostena prestatzen hasi
– Irailak 6:  Aurretxostena Idazkaritza Teknikora bidaltzeko azken eguna
– Urria – Azaroak:  Kanpo ebaluazioak
– Abendua:  Ziurtagiriak emateko ekitaldia

Informazio gehiago