IMSren langileen artean hotelen sektoreko kalitate turistikoaren Q ziurtagiria eskuratzeko trebetasuna dutenak daude, eta BASQUETOUR-ek osatutako turismo aholkularien katalogoaren barruan ageri dira.

2011/09/29

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Basquetour Euskadiko Turismo Agentziaren bidez, enpresen kalitatea areagotzeko hainbat ekimen bultzatu ditu, enpresetan kalitate turistikoaren kudeaketa sistema ziurtatuak ezarriz, lehiakorragoak izan daitezen.

Ekintza horiek bultzatu ditu Basquetourrek enpresei kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzea errazago gerta dakien. Horretarako, turismo kalitatearen aholkularien katalogoa sortu du, bertan izena emandakoen gaitasun teknikoa bermatzen duena. IMSko langileek beharrezko prestakuntza eta probak egin dituzte, eta katalogoan jasota daude.