Kalitatea eta hobekuntza
Egun, erakundeak gero eta merkatu eta baldintza zorrotz eta lehiakorragoei aurre egin behar diete; horregatik, bezeroen premiei eta aurreikuspenei eraginkortasunez erantzutearekin batera, akziodunak gogobetetzeko moduko etekinak ere lortu behar dira, negozioaren etorkizuna zein berrikuntza ahalbidetzeko.
Horretarako, erakundeek kudeaketan hainbat metodologia eta herraminta/tresna aplikatu behar dituzte, jarduna etengabe kontrolatu eta hobetzeko, beharrezko lehiakortasun mailei eustearren.
IMS Aholkularitza erakundeekin elkarlanean aritzen da etengabeko hobekuntza sistemak diseinatu eta martxan jartzeko; hartarako, hainbat jarduera eta metodologia nahiz herraminta/tresna egokiak erabiltzen ditu. Hauek adibidez:
- Arazoak aztertu eta konpontzeko metodologia.
- Kalitate-herramintak/tresnak.
- Kalitatearen prebentzio-bitartekoak (AMFE, QFD).