Kudeaketa Aurreratua Eredua

Eredu hau gauzatu izana EUSKALITek koordinatutako erakunde eta instituzio garrantzitsuenetako kudeaketako adituen parte-hartze eta adostasunaren emaitza da.

Lehiakortasunean beharrezkoak diren hobekuntzak bilatzen enpresak orientatzea du helburu, azken hamarkadetan hainbat esparrutatik ekarritako kudeaketa-kontzeptuak bateratuta: ezagutzaren kudeaketa, erabateko kalitatea, bikaintasuna kudeaketan, berrikuntza eta enpresen erantzukizun soziala, besteak beste.

Ereduan jasotako 6 elementu nagusiak oinarri dira erakundeen lehiakortasuna egituratzeko kudeaketa-sistema garatzeko. Horrek berekin ekarriko du:

  • irudiaPertsonengan proiektu partekatu bati atxikita egotearen sentimendua sorraraztea.
  • Enpresa bezeroengana orientatzea, balio-ekarpen bereizgarria eginda.
  • Berrikuntza enpresaren esparru guztietan aplikatzea.
  • Gizartearekiko konpromisoa bultzatzea, garrantzizko lehiakortasun-ahalmenen hornitzailea den heinean.
  • Epe luzerako ikuspegia sortzea, argiro zehaztutako estrategia baten bidez gauzatuko dena.
  • Interes-talde guztientzat gogobetegarriak izango diren emaitzak lortzea, modu iraunkor eta orekatuan.

IMS Aholkularitzak honakoa eskaintzen die enpresei:

  • Auto-ebaluazioa egiteko laguntza, Eredu Aurreraturen arabera.
  • Eredua garatzeko eta martxan jartzeko laguntza, erakundeen errendimendua hobetzea eta interes taldeen aurreikuspenak betetzea ahalbidetzen duten tresnak, metodoak eta ezagutzak eskainiz.
  • Kanpo ebaluazio prozesuan laguntza.