Produktu berrien merkaturatzea eta industrializatzea

Esaterako, automobilgintzan oso hedatuta dauden metodologiak erabili ahal dituzte, besteak beste, haize-dorre, tren, orotariko makina edota ekipo-ondasun ekoizleentzako hornitzaile lanak egiten dituzten enpresek.

Hornitzaile horiei (enpresa txiki edo ertainak gehienetan), bezeroek piezak edo multzoak ekoizteko eskariak egiten dizkiete; konplexutasun maila ertain-altua izan dezakete eta, zehaztapen eta betekizun asko, hortaz, produktu horiek industrializatzeko, beharrezkoa da enpresa horretan egon ohi direnak baino kudeaketa-sistema garatuagoak erabiltzea.

IMS Aholkularitza aditua da automobilgintza sektoreko tresna eta metodologia berekiak erabiltzen produktu berriak industrializatzeko. Ezagutza eta esperientzia horixe eskaintzen du.

Hala, egingarritasun industriala aintzat hartuta, proiektua sendo eta sistematikoki sortu eta garatzen da eta fase bakoitzean baleko erantzuna ziurtatzen da. Horretarako, giza, teknika eta antolakuntza dimentsioak aintzat hartzen ditugu.