Prozesu administratiboak – kudeaketakoak – logistikoak

Askotan, antolaketa ereduen eta bezeroei zuzenean balio-ekarpena egiten dieten prozesuen bilakaeraren ondorioz, prozesu osagarrietako zenbaitek bere ohiko dinamika eta baliabide kontsumo-mailari eusten diote, baina, egiatan, iparra galduta dihardute, egiten duten horren emaitzak ez baitira behar direnak eta, hala, enpresaren eraginkortasuna murrizten dute.

IMS Aholkularitzak enpresei lankidetza eskaintzen die horrelako egoerak hauteman ditzaten eta, beharrezko eraginkortasuna lor dezaten, prozesuen birdiseinu/berringeniaritza proiektuak proposatu eta gauzatzen ditugu, ahalik eta balio gehiena lortuz kostu txikienarekin.

Horrelako prozesuei aplikaturiko Lean Manufacturing irizpide, teknika eta tresna zenbait erabiliz, honako hauek lortu nahi ditugu:

  • «Lanen estandarizazioa» kontzeptua erabiltzea.
  • Lanen xahubideak desagerraraztea (hutsarteak eta balio ekarpenik gabeko ekintzak).
  • Ekintzak egiteko behar den tartea murriztea.
  • Etengabeko hobekuntzako dinamikak txertatzea (arazoak aztertu eta konpontzea).