Sistema eta ziurtagiriak

Merkatu gero eta globalizatuago honetan, ezinbestekoa da bezeroei bermeak eskaintzea. Horrelako ziurtagiriak, kanpo-auditoretza zorrotzen mende daudenez, lortzen dituzten erakundeen irudia hobetzen da.

IMS Aholkularitzak sistema egiaztagarriak garatu eta martxan jartzeko nahiz barne-auditoretza prozesuak egiteko, baita enpresa ziurtatzaileak egin beharreko kanpo-auditoretza faserako laguntza ere eskaintzen du.

Era berean, kalitate kudeaketa sistema osoa bermatu eta mantendu dezakegu, erakundeko langileek produktu-prozesuaren kalitateari behar besteko arreta eskaintzen dioten bitartean.

Enpresek IMS Aholkularitzaren laguntzarekin lor ditzaketen ziurtagiriak honako hauek dira:

ISO 9001: Kalitatea kudeatzeko sistemen arauak

ISO 9000 arauen bidez, mota eta tamaina guztietako enpresek kalitatea kudeatzeko sistema eraginkorrak martxan jar ditzakete, arrakasta eta bezeroen gogobetetzea lortzeko.

ISO-TS 16949: Kalitatea kudeatzeko sistemen arauak – Automobilgintza

ISO/TS 16949 kalitatea kudeatzeko araua, mundu osoan onartuta, akatsen prebentzioari eta ekoizpen fasean hondakin gutxiago sortzeari garrantzia ematen diena, etengabeko hobekuntzara bideratuta dago, eta automobilgintzako hornikuntza-katean diharduten enpresei aplikatu ahal zaie.

EN 9100: Kalitatea kudeatzeko sistemen arauak – Industria aeroespaziala

UNE-EN 9100 araua, sektore aeroespazialeko enpresei bereziki doitua, produktu aeroespazialen kalitatea, fidagarritasuna eta segurtasuna areagotzea xede duena.

ISO 14001: Ingurumena kudeatzeko sistemen arauak

Erakunde baten ingurumen errendimendua kontrolatzeko eta hobetzeko prozesua zehazten duen araua.

ISO 45001: Laneko osasuna eta segurtasuna kudeatzeko sistemen arauak

Laneko osasuna eta segurtasuna kudeatzeko sistemak lan-ingurune seguru eta osasuntsuak bultzatzen ditu, esparru bat eskaintzen baitu erakundeari baliagarria zaiona osasun eta segurtasunerako arriskuak modu koherentean hauteman eta kontrol pean izateko, istripu mehatxua gutxitzeko, legeak betetzen laguntzeko eta errendimendua, oro har, hobetzeko.

Sistemak bateratzea (Kalitatea, ingurumena eta laneko osasuna eta segurtasuna kudeatzea)

Kalitatea, ingurumena eta laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistema bateratuaren xedea da enpresak emaitza hobeak lortzea hiru diziplinak modu integratuan kudeatuz, hau da, hiruen kudeaketa-sistemak, oinarritzen diren prozesuak eta prozesuak osatzen dituzten jarduerak integratuz.

EKOSCAN araua: Ingurumen hobekuntza kudeatzeko sistema

Ekoscan arau ziurtagarriaren bidez, enpresek bere egin dezakete lanerako metodo bat, era sinplean beren ingurumen jokabidearen hobekuntza kudeatzea ahalbidetzen duena. Batez ere, hondakin, isuri eta emisio kopuruak gutxitzeari dagokionez, berehalako emaitzak lortzera eta baliabideen erabilera optimizatzera bideratuta dago.

Turismoaren Q marka: Turismo kalitateko arauak

Bitarteko erabilgarria da bezeroei kalitate, segurtasun eta profesionaltasun ezaugarriak dituen zerbitzua eskaintzea xede duten erakunde turistikoentzat, betiere, bezeroek ahalik eta esperientzia turistiko onena izan dezaten.

BIKAIN: Euskararen kalitate ziurtagiria

Eusko Jaurlaritzak emaniko doako ziurtagiri ofiziala da, enpresa edo erakunde jakin bateko euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa egiaztatzen dituena.

ISO 166002: I+G+B-aren kudeaketa: I+G+B Kudeaketa sistemaren baldintzak:

I+G+b-aren arloko politikak formulatu eta garatzeko baldintzak eta jarraibide praktikoak barne hartzen ditu erakunde bakoitzaren jarduera, produktu eta zerbitzu zehatzekin bat datozen helburuak ezartzeko, azaleratzen ari diren edo kasuan kasuko sektorean aplikatu ez diren teknologiak identifikatzeko, eta horiek asimilatuz eta gero transferituz, proiektuak sortzeko, beren produktu, prozesu edo zerbitzuak sustatzeko eta beren lehiakortasuna hobetzeko oinarria lor daiteke.

ISO/IEC 17025 en los Laboratorios:

Arau honek, entsaio eta kalibrazio laborategiek bete beharreko baldintzak zehazten ditu eta teknikoki lehiakorra eta emaitza tekniko baliagarriak ekoiztu dezakela ziurtatzen du.