Kudeaketa sistemen mantentze-lanak eta laguntza

Erakunde batek mundu globalizatu honetan lehiatzeko jardute-maila eta erantzun-ahalmen nahikoa erdiesteko aurre egin beharreko erronkek, askotan,  enpresa horren baliabide eta energiak  ahitzen ditu, erronka berriei eta egindako berrikuntzen eraginkortasun mailak sendotzeari behar beste denbora eskaintzea eragotziz.

Berrikuntzek eragiten dituzten dinamikei bidea errazteko (hala produktu nahiz prozesuetakoak, nola antolakuntza nahiz enpresa-ereduaren ingurukoak), IMS Aholkularitzak kudeaketa sistemen laguntza eta mantentze-lanak eskaintzen ditu, guk garatu edo ez, enpresak behar duen denboran, harik eta garapen faseak burutu eta egindako aurrerapenak sendotzeari arreta jartzeko moduan egon arte.

Hala, zerbitzu hauetan lankidetza eskaintzen dugu:

  • Kalitate sistemen kudeaketa eta mantentze-lanak egitea.
  • Barne auditoretzak egitea.
  • Mantentze zerbitzuaren kudeaketa egitea.
  • Aginte koadro integrala osatzea – laguntza eta mantentze-lanak.
  • Zaintza teknologikoa egitea.
  • Ezagutzaren kudeaketa –datu-baserako laguntza eta mantentze-lanak eskaintzea.
  • Gaitasunen kudeaketa – datu-baserako laguntza eta mantentze-lanak eskaintzea.
  • Enpresaren prestakuntza plana kudeatzea.
  • Neurtzeko ekipoen kalibratzea

Era berean, eskatutako beharren araberako beste edozein zerbitzu ere azter dezakegu.