Esperientzia 2: Kudeaketa eta ekoizpen sistemen hobekuntza

Aipatutako eta/edo hautemandako beharrak

Ohiko makinak egiteko erabili ohi ziren kudeaketa eta ekoizpen sistemak aldatzea zenbakizko kontrol konputerizatuko makinetara eta merkatuen eskakizunetara doitzeko. Industria eredua aldatu behar zen: ekoizpen, plangintza eta ekoizpenaren programazio sistemak aldatu behar ziren, kalitatea bermatzeko sistema (ISO 9000) ezartzea, kudeaketa sistemak, oro har, garatzea, etab.

Emandako konponbideak. Aplikatutako produktuak eta zerbitzuak

Antolaketa eredu eta ekoizpen sistema berria diseinatu dugu Lean Manufacturingen teorian oinarrituta. Honakoak ziren ardatz nagusiak: fabrikazio prozesuak diseinatzea (lay out), muntaia eta mekanizatu prozesuak arrazionalizatu eta hobetzea, plangintza sistema birdiseinatzea eta enpresaren baliabide plangintza berria ezartzea, kalitatearen araberako sistema bat ezartzea (ISO 9000), proiektuak kudeatzeko sistema sortzea, jardueren araberako kostu sistema diseinatu eta ezartzea, aginte-koadro integrala sortzea (kudeaketa txostena, etab.), antolaketa eredua industria eredura pixkanaka doitzea eta kudeaketarako prestakuntza eta laguntza eskaintzea.

Hainbat urtetan zenbait proiektu proposatu genituen arestian aipatutako jardute-ardatzak barne hartzen zituztenak eta, aldi berean, ezarritako sistemetarako laguntza eskaini genuen.

Lorpenak. Lortutako emaitzak

Ezarritako sistemekin espero bezalako erantzun ahalmena lortu genuen: enpresaren baliabide plangintza ezartzea (materialen kudeaketa eta plangintza egitea, kostuen eskuragarritasuna, inbentario iraunkorrak, etab.); ekoizpen estrategia aldatzea (kopuru handiak seriean ekoiztetik serie laburretan edo proiektu bereziekin jardutera) lay out-a aldatzea, prozesu berriak diseinatzea eta horretarako behar den dokumentazioa prestatzea; ISO 9001 araua lortu eta mantentzea; amaierako produktuaren kostua kalkulatzeko sistema diseinatzea eta ezartzea, aukera ematen duena produkzio-bolumen handien simulazioak eta administrazio nahiz kudeaketa kostuen nahiz fabrikazio zein produktu-lerro bakoitzeko kostuen aplikazio zuzena egiteko.

Hori guztiari esker, enpresak kudeaketa maila nahikoa lortu du nazioarteko merkatuetan lehiatzeko.

Sektorea

Sektorea: Makina-Erreminta
Produktua/Zerbitzua: Ohiko makineriako produktu lerro bat, eta beste bat zenbakizko kontrol konputerizatuko makinena, estatuko zein nazioarteko merkatuetan.