Nortzuk gara
IMS Aholkularitza 3 profesionalek osatzen dugu. Hainbat arlotan prestakuntza-maila handia dugunak; halaber, gure xedea da erakundeei −enpresa mundukoak zein bestelakoak− balio ekarpena egitea, enpresa kudeatzeko eredua aldatzeko edo hobetzeko proiektuetan. Horretarako, lankidetza aktiboa eskaintzen diegu, hurbila eta konprometitua, bezeroak nahi bezain lehiakorrak izan daitezen, eta bezeroen balioa handitzeko.
Talde hau pertsona hauek osatzen dugu:
Josu Gorrotxategi Kortazar
josu@ims.eus
- Ingeniari Industrial Teknikoa
- Ibilbide profesionala:
- 4 urte Kalitate arduradun bezala automozio sektoreko PYME batean.
- 5 urte Tekniko zuzendari bezala automozio sektoreko PYME batean.
- 30 urte baino gehiago aholkulari lanetan.
Ainara Unanue Arenas
ainara@ims.eus
- Enpresen kudeaketa eta Administrazio ikasketak (Gestio Eskola)
- Ibilbide profesionala:
- 4 hilabete Kalitate arduradun bezala zerbitzutako enpresa batean
- 20 urte baino gehiago aholkulari lanetan.
- BIKAINeko ebaluatzaile seniorra
- Aholkularia/Irakaslea/Ebaluatzailea Turismoguneetako kalitate Turistikoaren Sistema programan(SICTED)
Lorea Juaristi Álvarez
lorea@ims.eus
- Fabrikazio Mekanikoko Tekniko espezialista (imh)
- Ibilbide profesionala:
- 25 urte baino gehiago administrazio eta dokumentazio lanetan aholkularitza sektorean
Espezializazioa, esperientzia, profesionaltasuna, koherentzia, zorroztasuna eta diskrezioa eskaintzen dugu, bai aholkularitza zerbitzuetan, sistemak diseinatu eta martxan jarriz, prozesuak kudeatuz eta hobetzeko bitartekoak aplikatuz. Baita enpresa jarduna kudeatzeko laguntza eta mantentzea eskaintzea ere; halaber, bezeroei lan egiten dugun arloetan prestakuntza ere eskaintzen diegu.
Aurrera egiteko merkaturatzen ditugun zerbitzuak berritzeko eta garatzeko konpromisoa hartzen dugu, hazkunde pertsonala eta profesionala bilatuz; eta horren ondorioz, gure bezeroei balio ekarpen handiagoa egitea ere bilatzen dugu.