IMS Aholkularitza, erakundeetako pertsonekin eta taldeekin hurbiletik lan egiten duen aholkularitza-enpresa bat da.
Barne-kudeaketa hobetzen eta lehiakortasuna indartzen laguntzen dugu, betiere espezializaziotik, zorroztasunetik eta koherentziatik abiatuta.
Bezeroaren egituran integratzen gara, uste dugulako soluzioek barrutik eraikitzen direnean bakarrik funtzionatzen dutela
Gure lantaldea
Aholkularitzan eta enpresa-kudeaketan eskarmentu handia duen talde profesional bat dugu. Erakundeetako taldeekin zuzenean lan egitera ohituta dauden pertsonak dira, diziplina bakoitzaren irizpidea, metodoa eta ikuspegi praktikoa emanez.
Kalitatea, ingurumena, segurtasuna eta osasuna, kudeaketa estrategikoa edo industria-antolamendua bezalako esparruetan egindako ibilbideari esker, bezero bakoitzari profezionaltasuna eta ikuspegi osoa ematen zaio.
Nola egiten dugu lan?
Gure lan egiteko modua erraza da: entzutea, aztertzea eta laguntzea. Irtenbide errealistak bilatzen ditugu, enpresa bakoitzera egokituak eta denboran iraunkorrak. Diskrezioz, profesionaltasunez eta etengabeko hobekuntzarantz bideratuta egiten dugu.
Proiektu bakoitzean agertzen diren lau ideia definitzen gaituzte: jarrera, gaitasuna, gogoa eta konpromisoa.
Zer ekarpen egiten dugu?
Esperientzia dugu hainbat arlotan, hala nola Kudeaketa Sistemetan, kudeaketa estrategikoan, antolakuntza-ereduan, industria-antolaketan, proiektuen kudeaketan eta prozesuen hobekuntzan.
Gure helburua beti bera da: kudeaketa eraginkorragoa ekarriko duten irtenbideak argiak eskaintzea.