Zure erakundearen kudeaketa eta lehiakortasuna hobetzeko aholkularitza espezializatua
IMS Aholkularitzan pertsonekin eta taldeekin batera lan egiten dugu barne-kudeaketa indartzeko eta posizionamendu lehiakor sendo bat lortzen laguntzeko.
Hurbiltasunean, zorroztasunean eta eraginkortasunean oinarritzen da gure ikuspegia: bezeroaren egituran integratzen gara, irtenbide praktikoak, koherenteak eta bere errealitatera egokituak emateko.
GURE ZERBITZUAK
Zer egiten dugu?
IMS espezialista den eremuetan laguntzen diegu erakundeei
Aholkularitza
Kudeaketa sistemen ezarpena eta prozesuan laguntza:
kalitatea, ingurugiroa, laneko segurtasuna eta osasuna, …
Lan egiten dugun diziplina guztietan Prestakuntza praktikoa eta egokitua diseinatu eta garatzen dugu, lantaldeen ezagutzak indartzeko eta barne-kudeaketa hobetzeko.