Lean Production – Ekoizpen doitua
Ekoizpen sistema honen helburu nagusia da bezeroari balio erantsirik ez eta enpresari kostu handiagoa dakarkion edozer, alegia, xahubidea desagerraraztea / murriztea.
Munduan erreferentziazkoa da Toyota Production System (TPS) ekoizpen doituko sistema, hasiera batean, masako ekoizpen sistema zalantzan jartzeko eratu zena.
Filosofia bat da eta hainbat tresna darabiltza ekoizpen sistema arin, moldakor, eskariaren erritmora doitu eta eraginkortasun handikoa lortze aldera.
Filosofia horren oinarriak ekoizpen mota guztietan (erreferentzia kopuru txikia eta produktu-bolumen handiak, erreferentzia asko eta bolumen txikia, unitateko fabrikazioa) eta sektore ezberdinetan (zerbitzuak, administrazioaren prozesuak, etab.) baliagarriak dira.
Ondorengo ataletan Lean Manufacturingari buruz gehiago ezagutuko dugu:
- Ezaugarriak
- Metodologiak eta tresnak
- Ondorioak
Ezaugarriak
Bezeroarekiko orientatuko ekoizpena izango da:
- Ziklo-denbora neurtzea merkatuaren eskakizunen arabera. Ekoizpenaren ziklo-denbora = salmentaren ziklo-denbora.
- Ekipoaren gaitasunaren erabilera ziklo-denboran oinarritzea (ekipo txikiak lehenetsi handien aldean).
- Muntaia prozesuak ekoizpenaren ardatz bihurtzea (merkatutik gertuago daudelako).
- Piezakako ekoizpenerako egokia izan behar du lay outak.
- Piezakako ekoizpenerako egokiak izan behar dute produktuek.
Bakarrik ekoizten da bezeroak behar duen kopurua/kalitatea eta behar duenean.
Material fluxua uniformea eta jarraitua da.
Fabrikazio prozesua orekatzea lortzeko bidea da instalazioko ekoizpen gaitasuna eskarira errazago doitzea dakarrena.
Metodologiak eta tresnak
Masako ekoizpen sistematik ekoizpen doitukora aldatzeko, honako tresnak erabiliko ditugu:
- Lay-Out – Instalakuntzen antolamendu fisikoa.
- Gaitasuna zamari doitzea (Fluxuko fabrikazioa. Ekoizpen orekatua –piezakakoa-. Eragiketa estandarrak).
- Aldaketa azkarreko sistema – SMED.
- Plangintza/programazio sistema (kanban logistika, hornitzaileen integrazioa kate logistikoan).
- Ekoizpenaren mantentze-lanak. Kalitatea bermatzea.
- 5S metodologia.
- Poka-Yoke.
Tresna sorta hori da JIT (just in time) filosofiari dagokiona.
Ondorioak
- Unitateko piezaren ekoizpen fluxua, inbentario txikiak dituena eta unean uneko loteak baino ez dituena fabrikatzen.
- Akatsak aurreikustea zuzenketei ekin ordez.
- Bezeroaren tiraldiak abiarazten du ekoizpena, ez dago bultzada eman beharrik makina-zamak lortzeko. Gaitasunak orekatu egiten dira.
- Talde lana, langile balioaniztun eta moldaerrazak kide direla. Zeharkako eskulan gutxi erabiltzea.
- Arazo iturri ohikoei konponbidea emateko aktiboki inplikatu beharra dago, balio ekarpenik gabeko etapak, etenaldiak eta aldakortasuna desagerrarazi ahal izateko.
- Balio-katearen integrazio-maila handia izango da, barne hartuko duelako lehengaitik azken produktura doan bidea, hornitzaile eta bezeroekin lankidetzan arituta. Bezeroekiko orientazioa.
IMS Aholkularitza lankidetzan aritzen da erakundeekin ekoizpen sistema osoa diseinatu, hobetu eta kudeatzeko garaian, baita honako atala egituratu dugun gai bakoitzari dagokionez ere era zehatz eta espezifikoan, enpresak horixe eskatuko balu.