Antolakuntza, ordena eta garbitasuna – 5Sak

5S deritzon metodoa (bost urrats horietako bakoitzaren izena japonierazko hitz bat da, S letraz hasten dena) bost irizpide sinple jarraitzen dituen kudeaketa teknika japoniarra da.

Toyota enpresak ekin zion aurrenekoz 1960. urtean, hobeto antolatutako lantokia, beti ordenatuta eta txukun legokeena, produktibitatea areagotu eta lan-inguru hobea lortzeko baliagarria izan zitekeelakoan. Gerora, 5S metodologiak zabalkunde handia izan du eta mota eta maila guztietako erakundeek erabiltzen dute (industriakoek, zerbitzuetakoek, ospitaleek, ikastetxeek, elkarteek, eta abarrek).

IMS Aholkularitzak erakundeei lankidetza eskaintzen die, prestakuntza, laguntza eta aholkua emanez, metodo hori ezar dezaten.

IMS Aholkularitzaren profesionalek honako urratsak ematen dituzte metodologia hori indarrean jartzeko:

  1. Urratsa: Prestakuntza
  2. Urratsa: Paseoa prestatzea
  3. Urratsa: Paseoa
  4. Urratsa: Hobekuntzen azterketa
  5. Urratsa: Hobekuntza ekintzak gauzatzea
  6. Urratsa: Finkatze-ekintzak
  7. Urratsa: Adierazleak zehaztea eta jarraipena egitea