Aldaketa azkarreko sistema – SMED

Produkzio kudeaketaren arloan, SMED akronimoa erabili ohi da, Single-Minutu Exchange of Die, alegia: tresna aldaketa egitea ditugu bateko denboran.

Hala, makina bat aldatzeak edo prozesu bat abiarazteak ez lituzke hamar minutu baino gehiago hartu beharko. Hortik dator minutu bakarrarena (single minute). Tresna aldaketa deritzo serieko azken pieza baliagarria ekoiztu denetik hurrengo serieko lehendabiziko pieza baliozkoa ekoiztera doan denbora tarteari; ez da soilik makinari aldaketak nahiz doikuntza fisikoak egiteko behar den tartea.

IMS Aholkularitzak erakundeei lankidetza eskaintzen die, prestakuntza edota laguntza eta aholkua emanez, metodo hori ezar dezaten.

SMED sistemaren etapak honakoak dira:

  • 1. etapa: Makina aldaketa / prestaketa osatzen duten lan / pauso ezberdinak zehaztu eta kuantifikatu.
  • 2. etapa: Barne eta kanpo lanak bereiztu
  • 3. etapa: Barneko lanak, kanpoko lanak izatera pasa.
  • 4. etapa: Makina aldatzeko lanen alderdiak hobetu.