Ekoizpenaren plangintza eta programazioa
Beharrezko bitartekoak eta egin beharreko lanak aurreikusi eta koordinatzea xede duten funtzio sorta da. Horiei esker, produktuen entrega-epeak zehaztu daitezke, baita ahalik eta kostu txikienarekin ekoitzi ere.
Ekoizpen Plan Nagusia zehaztea eta kudeatzea, beharrezko euskarri informatikoak ezartzea eta funtzionamendu dinamikak sortzea dira enpresek tarteka egin beharreko ekintzetako batzuk.
Kate logistikoaren kudeaketan aipatutako kontzeptu eta irizpideetan oinarrituta, IMS Aholkularitza enpresekin lankidetzan aritzen da, haietako bakoitzaren behar espezifikoetara egokitutako sistemak diseinatzen eta ezartzen. Produktu propioak dituzten enpresek kate logistiko osoa ondo kudeatu beharko dute, eta haiek azpikontratatutako enpresek, epe ertainerako plangintza egiteko sistema eraginkor, arin eta sinplea beharko dute, baita erabilitako ekoizpen baliabideak ondo aprobetxatzea eta entrega epeak fidagarritasunez betetzea ahalbidetuko dien epe laburreko programazio bat ere.