Esperientzia 3: Prozesuen beringeniaritza

Aipatutako eta/edo hautemandako beharrak

Bezeroen gogobetetzea areagotzea, jaso duten zerbitzua dela-eta; epeak murriztea, bisitaldi bakarrean zerbitzua eskaini ahal izatea, inbentario egokia lortzea bere kostua ahalik eta txikiena izan dadin, betiere artikulua edukitzea bermatuta, eraginkortasuna areagotzea kudeaketa arloetan: merkataritzakoan, teknikoan, logistikoan, bezeroaren arretan, eta abarretan.

Emandako konponbideak. Aplikatutako produktuak eta zerbitzuak

Prozesuen berringeniaritza proiektua, diziplina artekotasun handiko taldea eratuz. Halaber, jarraitu beharreko metodologiari buruzko trebakuntza eskaini genuen eta sormen bilerak antolatu genituen, bezeroen behar eta aurreikuspenak sakonago ezagutzeko tresnak lortzera bideratuta zeudenak.

Ezagutza hori oinarritzat hartuta, prozesuak diseinatzeari ekin genion, bezeroekiko orientazioa emanez, helburuak proposatuz eta ekintzak, lan dinamikak eta jardunbideak egituratuz. Era berean, lortutako emaitzak neurtzeko sistemak eta etengabeko hobekuntzakoak diseinatu genituen. Hori guztia paperean eta euskarri digitalean jaso genuen.

Lorpenak Lortutako emaitzak

Zerbitzuaren kalitateak nabarmen egin zuen gora, inkesta sistematikoek eta barne eraginkortasunak aditzera ematen zutenez. Ondorioz, merkatu zati handiagoa eskuratu zuen, eskainitako zerbitzuetara doitutako egitura orekatuari eutsiz.

Sistemari izaera berritzailetzat hartu zuten, eta ISO 9000:2000 ziurtapena eskuratu zuen. Halaber, kalitate sistemarekin zerikusia duten biltzarretan adibidetzat hartu ohi dute .

Sektorea

Sektorea: Lerro Zuriko Laguntza Teknikoa
Produktua/Zerbitzua: Iberiar penintsulako bezeroei laguntza teknikoko zerbitzua ematea eta ordezko piezak eskaintzea