6. Esperientzia: Kudeaketa ereduaren garapena pertsonen partaidetzarekin

Aipatutako eta/edo hautemandako beharrak

Ikastetxe hau, beste 5 ikastetxe ezberdinen fusio batetik sortzen da eta Kudeaketa Eredu berri eta amankomun bat ezartzea beharrezkoa da, pertsonen partaidetzan oinarrituta.

Proiektuaren azken fasean, Ikastetxea Euskal Kalitate Sarietara aurkeztea du helburu eta honekin batera Zilarrezko Q Saria lortzea.

Emandako konponbideak. Aplikatutako produktuak eta zerbitzuak

Kudeaketa Eredu berri bat diseinatzen da, pertsonen partehartzearekin eta ikastetxeko ekintza guztiak antolatu eta sistematizatzen dira, prozesuen bitartezko kudeaketa bat ezarriz.

Honetaz gain, elkarlan prozesu honetan Hausnarketa Estrategiko bat ere egin da, eta EFQM txostenaren idazketan lagundu zaio ikastetxeari.

Lorpenak. Lortutako emaitzak

Kudeaketa Eredu berri eta amankomun bat ezartzea lortu da, prozesuen bitartezko kudeaketan oinarritua eta irakasle eta ez irakasleeen partaidetzarekin.

Eusko Jaurlaritzak luzatutako Zilarrezko Q Saria lortu du ikastetxeak.

Sektorea

Sektorea: Hezkuntza
Produktua/Zerbitzua: Itunpeko Ikastetxea. Hezkuntza eskaintza (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa)