7. Esperientzia: Euskararen Normalkuntza – BIKAIN ziurtagiriaren lorpena

Aipatutako eta/edo hautemandako beharrak

Ikastetxe honetako ardatz nagusietako bat Euskal kulturaren eragile eta igorle izatea da.

Hori dela eta, badira urte batzuk (8 baino gehiago), Euskararen normalkuntzaren proiektua martxan jarri zutela, euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa indartzeko helburuarekin hurrengoko lau ardatz hauetan:

• Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa
• Kanpo harremanak
• Barne harremanak
• Hizkuntza kudeaketa

Prozesu honen garapen maila ikusirik, ikastetxeak egindako lanaren eta ahaleginaren aitortza
eta berme instituzionala lortzea nahi izan du.

Emandako konponbideak. Aplikatutako produktuak eta zerbitzuak

Ikastetxeak duen “Normalkuntza Plana” abiapuntu izanik, IMS-ko pertsonalak Erreferentzi Marko Estandarraren (EME) autoebaluaketa gidatzen du eta bertatik ateratako hobekuntza arloak lehenetsiz, hobekuntza plan bat definitu eta martxan jartzen da elkarlanean.

IMS-ko pertsonalak Bikain Sarira aurkezteko prozesu guztian laguntzen dio ikastetxeari (Eskaera, aurretxostenaren prestaketa eta bidalketa, Normalkuntza Teknikariaren formakuntza, bete beharreko baldintzak,…)

Lorpenak Lortutako emaitzak

Eusko Jaurlaritzak luzatutako Bikain Urrea Saria lortu zuen.

Sektorea

Sektorea: Hezkuntza
Produktua/Zerbitzua: Gizarte ekimeneko Ikastetxea, itunpekoa. Hezkuntza eskaintza 0-18 urte bitartekoa (Haur Eskola, Haur Hezkuntza. Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa)