Lankidetzak eta aliantzak

Sareko lana gero eta zabalduagoa dagoen mundu honetan, bertan diharduen eragile batek egiten duenaren garrantzia eta irismena are handiagoak izango dira, baldin eta elkarren osagarri diren profesionalak talde-lanean aritzen badira.

Hori dela-eta, abiarazitako proiektuen tamaina eta beharren arabera, IMS Aholkularitza elkarlanean aritzen da beste erakunde batzuekin, eta erakunde hauekin harreman estuak izaten ditugu. Hala, gure ezagutza eta esperientzia osatzeko beste profesional batzuena izaten dugu, gure bezeroei ahalik eta balio ekarpen handiena eskaintzeko asmoz.