Kudeaketa estrategikoa
- PLAN ESTRATEGIKOAK ZEHAZTEA (GOGOETA ESTRATEGIKOAK)
- PLAN ESTRATEGIKOAK ZABALTZEA
- AGINTE-KOADRO ESTRATEGIKOA (BSC: BALANCE SCORE CARD)
- BERRIKUNTZAREN KUDEAKETA
- ZAINTZA TEKNOLOGIKOA
Plan Estrategikoak Zehaztea (Gogoeta Estrategikoak)
Erakundearen egungo egoeren analisian (AMIA) eta bere interes taldeen eskari eta aurreikuspenen azterketan oinarrituz, Plan Estrategikoek erakundean ezarri nahi den etorkizuneko eredua zehazten dute, bai eta eredu hori lortzeko burutu beharreko ekintzak edo urratsak ere.
Hala, IMS Aholkularitzak etorkizun hori osatzen laguntzen du, baita ekintzak zehazten, planifikatzen eta gauzatzen ere.
Plan Estrategikoak Abiaraztea
Erakundeko kideek gogoeta fasean zehaztutako plan estrategikoak (helburuak, xedeak eta estrategiak) ezagutu eta barneratu behar dituzte, martxan jarri eta egi bihurtu daitezen.
Horretarako, nahitaezkoa da plan horiek erakundearen kudeaketa-maila guztietan abiaraztea. Hortaz, planak ematearekin batera, beharrezko ekintzak ere jakinarazi behar dira.
IMS Aholkularitza erakundeekin elkarlanean aritzen da planak zabaltzeko orduan jarraitu beharreko metodologia zehazteko, eta erakundearen maila guztiei jarduerak zehazten ere laguntzen die.
Aginte-Koadro Estrategikoa
BSC : BALANCE SCORE CARD
Erakundeak zehaztutako etorkizuneko planei jarraiki, aginte-koadro estrategikoa da erakundeari plan estrategikoen betetze-maila neurtzea ahalbidetzen dion tresna. Ebaluazio horretan hainbat adierazle erabiltzen dira, lau ikuspegi hauetan sailkatuta daudenak:
- Bezeroari buruzko ezagutza.
- Finantza jarduna.
- Funtzionamendu eta ikaskuntzarako barne-prozesuak.
- Pertsonen garapena.
Hala bada, IMS Aholkularitzak zehazten du zein metodologia erabili aginte-koadro estrategikoa sortzeko garaian, baita garatu eta jarraipena egiterakoan ere.
Berrikuntzaren Kudeaketa
Egungo egoera ekonomikoa dela-eta, erakundeek balio-aukerak era sistematikoan bilatu behar dituzte, bai barne-funtzionamenduari begira, bai bezeroei begira (produktuaren edo prozesuen berrikuntza).
IMS Aholkularitzak, metodologien bitartez, laguntza eskaintzen du balio gehikuntza hori lortzeko ideiak sortzeko, bai eta ondoren gauzatzeko ere.
Zaintza Teknologikoa
Ikuspuntu estrategikoari dagokionez, garrantzitsua da merkatuan gertatzen dena ezagutzea (lehiakideak barne) gure estrategiek baliozko izaten jarrai dezaten, eta alferreko lanik ez hartzeko.
Hortaz, IMS Aholkularitzak zehaztutako lan metodologian, kontrolatu beharreko merkatuko alderdiak eta horiek kontrolatzeko bideak identifikatzen dira.