EFQM Eredua

ERABATEKO KALITATEAREN EREDUA – EFQM

Erakundeek, arrakasta lortzeko −edozein dela beren sektorea, tamaina, egitura edo heldutasuna−, kudeaketa sistema egokia ezarri behar dute.

EFQM eredua tresna praktikoa eta ez-aginduzkoa da, hainbat irizpidetan oinarrituriko kudeaketa eredua proposatzen duena, eta enpresa ororen kudeaketa alor guztiei erantzuten diena.

agentes-modelo_efqm

EFQM ereduaren oinarriak edo zutabeak hauek dira:

  • Bezeroei balio erantsia eskaini.
  • Etorkizun jasangarri bat sortu.
  • Erakundearen gaitasuna garatu.
  • Sormena eta berrikuntza aprobetxatu.
  • Ikuspegi, inspirazio eta integritatearekin lideratu.
  • Kudeaketa arina eraman.
  • Lidergoa eta koherentzia helburuetan.
  • Prozesu bidezko kudeaketa.
  • Pertsonen talentuarekin emaitza onak lortu.

Planteamendu eta metodologia horiek oso egokiak dira erakundeen kudeaketa hobetzeko.

IMS Aholkularitzak honakoa eskaintzen die enpresei:

  • Auto-ebaluazioa egiteko laguntza, jakin dezaten zer neurritan egin duten aurrera bikaintasunerako bidean eta zer indargune nahiz gabezia dituzten, enpresaren ikuspegiari eta xedeari dagokienez.
  • Eredua garatzeko eta martxan jartzeko laguntza, erakundeen errendimendua hobetzea eta interes taldeen aurreikuspenak betetzea ahalbidetzen duten tresnak, metodoak eta ezagutzak eskainiz.
  • EFQM Memoria idazteko (euskaraz eta gaztelaniaz) laguntza.
  • Kanpo ebaluazio txostenetik eratorritako hobekuntzei ekintzak planifikatu eta martxan jartzeko laguntza, etengabeko hobekuntza prozesuan jarraitzeko asmoz.