Prozesuen (araberako) kudeaketa

Egun, erakunde guztiek onartzen dute beren arrakasta, neurri handi batean,  bezeroen gogobetetze-mailaren mende dagoela, eta erakundearen zein bere jardueren efikazia eta eraginkortasuna etengabe hobetzearen mende.

Horrenbestez, «prozesuen bidezko kudeaketari» esker, erakundeek metodologia egokiak, erantzukizunak, baliabideak eta abarrak zehazteko prozesuak ezarri ahal dituzte eta, era horretan, prozesuak bezeroekiko (behar eta aurreikuspenak betetzera) zein emaitzekiko (helburuak lortzera) orientatu dezakete.

IMS Aholkularitzak honakoa eskaintzen die enpresei:

  • Prozesuak hauteman eta egituratzea (prozesuen mapa).
  • Prozesuen jabetza zehaztea (prozesu jabea eta kudeaketa taldearen izendapena).
  • Hautemandako prozesuak diseinatzea.
  • Prozesuen eraginkortasuna eta efizientzia neurtzeko baliagarriak diren adierazleak zehaztea.
  • Prozesuak martxan jartzea eta fase horretan izan daitezkeen arazoak eta zailtasunak konpontzea.
  • Berrikuspen eta hobekuntzarako metodologia ezartzea.