Erosketak – Hornidurak

Lehiakortasunari dagokionez enpresak dituen erronkei aurre egiteko gauza den erosketa politika, funtsean, hornitzailearen eta bezeroaren arteko harreman estuan oinarritzen da.

Bere erronka nagusiak hauexek dira:

  • Produktuaren ezaugarriekin eta baldintzekin bat etortzea.
  • Produktuen eta epeen kalitatea eta fidagarritasuna.
  • Emaitza ekonomikoei dagokienez, lehiakideengandik bereiztea.
  • Prozesuak ahalik eta gehien optimizatzea, bai produktuaren diseinuan, bai ekoizpenean.