Hornitzaileen integrazioa

«Kalitatearen palanka» deritzon grafikoa ikusiz gero, berehala ohartuko gara, kalitateko produktu lehiakorrak ekoitzi nahi baditugu, behar-beharrezkoa dela hasierako etapetan esku hartzea.

Jakina, enpresaren produktu eta zerbitzu hornitzaileak ere horren barne daude; hortaz, argi dago gure balio-kateko fase guztietan eragina dutela.

Hornitzaile guztiekin lortu beharreko HELBURUA da produktua jasotzeko epeak eta bidaltzeko baldintzek bere balio-katearen prozesuetan zehaztutako jarraibideak bete behar dituztela. Horren ondorioz, agian stock minimoa eduki behar ditugu,  programazioak egin,… etab.

Horretarako, IMS Aholkularitzak lankidetza eskaintzen die erakundeei, beraien hornitzaileekin jarraitu beharreko erosketa politika zehazte aldera, haren ezaugarriak eta erantzun-ahalmena aintzat hartuta.

Honako joerak izan ohi dituzte hornitzaileekiko harremanek:

  • Integrazio-maila handitzea.
  • Eskuratutako modulu edo azpi-sistemen tamaina handitzea.
  • Integrazio-filosofia balio-kate osora hedatzea.
  • Hornitzaile kopurua gutxitzea.
  • Diziplina anitzeko hornitzaileen arteko aliantza globalak egitea, zerbitzu osoa eskaintzeko gauza diren puntako hornitzaileak lortze aldera.
  • Balio-kateak gero eta garrantzi handiagoa izatea konpainiak lehiakorrak eta arrakastatsuak izan daitezen.