Mugapenen teoria kate logistikoaren kudeaketan

Gure kate logistikoan zenbait sintoma hautematen baditugu –adibidez:

Entrega epeak luzeegiak izatea eta gainera ez betetzea, inbentarioak handiegiak izatea, material premia eta gabezia ere sortzea, malgutasun falta eta programazioa etengabe aldatzea–, argi dago sakon hobetu behar dugula.

Ohiko arrazoietako bat EKOIZPEN FLUXUAN gabeziak izatea da.

Mugapenen Teorian oinarritutako kudeaketa eredu sistematiko batek kate logistiko osorako sinkronizazioa eta fluxua ekarriko dizkigu, bere mugapenak hautemanez (constraints), ahalmena areagotuz eta programazio egoki baten bidez babestuz.