Industria Eredua

Gaur egun industria ingurunean eraldaketa handiak gertatzen ari dira, merkatu globalizatuetako lehia gupidagabea da, produktu zein zerbitzuek gero eta bizi-ziklo laburragoak dituzte, eta bezeroek gero eta itxaropen handiagoak dituzte.

Horien guztien ondorioz, enpresek lehiakortasun iturriak bilatzera jo dute, bai merkatua, bai errentagarritasuna areagotze aldera.

Enpresak lehia ingurune berriotara egokituko badira, ezinbestekoa da eragiketa estrategia negozio estrategiarekin lerrokatzea, bai eta eraginkortasun maila handiak izatea ere.

IMS Aholkularitza lankidetzan aritzen da erakundeekin ahalik eta etekin handiena lor dezaten eta interes taldeei balio-ekarpena eskaintzearren; hala, enpresa sistematzat hartuz, eta  hainbat teknika nahiz metodologia erabiliz, enpresaren beharretara egokitutako proiektuak proposa ditzakegu, jarraitu beharreko industria estrategiak eskatzen duen erantzuna ematen dutenak.