Denboren neurketa

Produkzio estandarrak zehaztea funtsezkoa da fabrikazio prozesuak kudeatu eta hobetzeko, baita xede hauetarako ere: produktuen kostuak ezagutzeko eta, egitekoak behar bezala planifikatu eta programatzeko.

Zenbait erakundek, aldian behin, erreferentzia horiek galdu egiten dute, fabrikazio prozesuak asko aldatu eta garatu egin direlako.

IMS Aholkularitzak lankidetza eskaintzen die erakundeei prestakuntza eskainiz eta kasu praktikoak landuz, prozesu bakoitzaren ekoizpen denborak neurtu ahal izateko.

Horretarako, prestakuntza eskaintzen diegu enpresa bezeroetako teknikariei denborak neurtzeko teknikak eta Munduko Laneko Erakundearen arauetan agindutako produktibitate estandarrak kalkulatzen ikas dezaten. Era berean, horixe komeni denean, MTM teknika erabiltzen dugu xede bera lortzeko.