Gaitasunen (bitartezko) kudeaketa

«Gaitasunen bitartezko kudeaketari» esker, gaitasun handiko pertsonak eta lantaldeak edukitzeko erakundeak behar dituen gaitasunak hauteman eta gara ditzakegu. Hala, prestakuntza eraginkortasun handiagoz bideratu ahalko dugu erakundearen etorkizuna eta langileen hazkunde pertsonala bermatzeko behar den ezagutza garatzea errazagoa izan dadin; bide batez, erakundeetan gauden pertsonon  jarduna ebaluatzeko metodologia finkatzen ere laguntzen du.

IMS Aholkularitzak gaitasunen bitartezko kudeaketa lantzeko, metodologia bat ezarri eta finkatzen ditu.  Metodologia hau honakoa da:

  • Lanbide-irudiak (lanpostuak) hautematea.
  • Lanpostu bakoitzean behar diren gaitasunak/ezagutza teknikoak, norberaren trebetasunak eta jokabideak hautematea.
  • Enpresaren gaitasunen hiztegia osatzea.
  • Gaitasunak lanpostuekin eta puntuazioekin lotzea.
  • Lortutako emaitzen araberako ekintza plana zehaztea.
  • Pertsonen errendimendua ebaluatzeko sistema ezartzea.