Ezagutzaren kudeaketa
Ezagutza, egungo adieraren arabera, ingurunea interpretatzeko bitarteko baliagarria izateaz gain, ekintzarako tresna ere bada. Pertsonengan eta hauek erabiltzen dituzten objektuetan –fisikoak izan ala ez- dagoen baliabidea da, hala nola parte diren erakundeetan zein erakunde horien prozesuetan eta ingurumarietan.
Ezagutzaren kudeaketaren xedea da ezagutza sortzea eta transmititzea, eta horretarako funtsezkoa da ezagutza fluxuen zirkulazioa hobetzen duten baldintzak ezartzea.
IMS Aholkularitzak honakoa eskaintzen die enpresei:
- Erakundearen ezagutzak hautematea (ezagutza-mapa).
- Egungo baldintzak aztertzea eta baldintza egokiak zehaztea.
- Ezagutza zabaltzea edo/eta partekatzeko bideen plangintza egitea.
- Aurreikusitako ikaskuntza moduak gauzatzea.
- Ikaskuntza ekintzen eraginkortasuna ebaluatzea.