Antolakuntza-arkitektura: erantzukizunak eta harreman eredua

Antolakuntza-arkitekturak (organigrama, alegia) lantaldeen, betekizunen eta arduren antolaketa zehazten du eta, aldi berean, kudeaketa arlo bakoitzaren ikuspuntua (balio sorkuntza, laguntza zerbitzuak, etab.) eta barne nahiz kanpo eragileekin (interes-taldeak, hornitzaileak, bazkideak eta bezeroak) izan beharreko harreman eta komunikazio eredua biltzen ditu.

IMS Aholkularitza erakundeekin elkarlanean aritzen da antolakuntza eredua alda dezaten. Gaur eguneko ereduaren gakoak eta oinarriak identifikatzen ditugu, aldaketa-aukerak ebaluatzen ditugu, eta abiarazi beharreko proiektua planteatu eta zuzentzen dugu, norabide egokian eraginkortasunez aurrera egin ahal izateko.