Bezeroari begirako antolakuntza, pertsonengan oinarritua

Enpresa-erakunde ororentzat lehentasun nagusia izaten da bezeroen aurrean balio erantsia edukitzea, beren beharrak gogobetetzeko eta leialtasuna lortzeko.

Gainera, enpresa proiektuan parte hartzen duten pertsonek gero eta profesionaltasun handiagoz jardun dezatela lortzeak  konfiantza eta bermea eskaintzen ditu, erakundeak aurrean dituen erronkei erantzuna emateko beharrezko direnak.

Aipatutako lehen elementua lortzeko, berriz, beharrezkoa da enpresaren prozesuak antolatzea  bezeroengana argi eta garbi orientatzeko, balio erantsian oinarriturik betiere;  horregatik, prozesuen inguruan eraginkortasunez antolatu behar dugu, prozesuen emaitzez arduratzen diren lantaldeetan. Pertsona hauek, gainera, taldean lan eginez, arriskuak hartzen dituzte, konfiantzaz komunikatzen dira,  prozesuak zein lan-inguruneak hobetu eta berritzen dituzte; funtsean, lana askatasunean eta lankidetzan bizi dute, bezeroen aurreikuspenak bete ahal izateko.

IMS Aholkularitza erakundeekin elkarlanean aritzen da  antolakuntza eredua alda dezaten. Gaur eguneko ereduaren gakoak eta oinarriak identifikatzen ditugu, aldaketa-aukerak ebaluatzen ditugu, eta abiarazi beharreko proiektua planteatu eta zuzentzen dugu,  norabide egokian eraginkortasunez aurrera egin ahal izateko.