Ordainsari eta aitortza sistema

Enpresetan indarrean diren ordainsari sistema gehienek ez dute erantzuten gaur eguneko egoerari (zaharkituak). Jakina, ez datoz bat abiarazi berri diren antolaketa ikuspuntuekin eta, bestalde, eraginkortasunik ezak eragiten dituzte, erakundeen jarduna oztopatzeaz gain.

Horregatik, funtsezkoa da ordainsari sistemak diseinatzea, lantaldeen eta pertsonen lanari behar bezalako aitortza ematen dietenak,  eta urteko planetan zehaztutako helburu orokorrekin eta helburu pertsonalekin (pertsonen garapena) bat datozenak.

IMS Aholkularitza erakundeekin elkarlanean aritzen da antolaketa eredu berriarekin koherenteak diren aitortza- eta ordainsari-sistemak diseinatzen eta ezartzen.