Prozesuen berringeniaritza
Prozesuen berringeniaritzak errotik aldatu ditu negozio prozesuak, hobekuntza ikusgarriak erdietsiz honako gaietan:
- Kostua.
- Kalitatea.
- Moldagarritasuna.
- Zerbitzua.
- Azkartasuna.
Xedea enpresaren emaitzak hobetzea da, ez prozesua bera bakarrik.
Berringeniaritza proiektu bati ekitean, honakoei erreparatu behar diegu nahitaez:
- BEZEROA, balioa eransten ez dion guztia xahubidea baita;
- Zeharkako ekipo bat osatzen duten PERTSONAK, egungo egoera aztertu eta hobekuntza proiektua garatzeko gai direnak;
- HELBURUAK, anbiziotsuak izango direnak, taldekideak egungo logika gainditzera bultzatzeko;
- Proiektua egin ahal izateko behar den DENBORA, sormen-tentsioari eta motibazioari eusteko aukera eman behar duena. Esaterako, hilabete azterlana eta diseinua egiteko, eta sei bat hilabete abian jarri eta sendotzeko.
Honako xedeak ditu:
- Enpresaren lehiarako kokapena nabarmen hobetzea
- Lehia abantailak sortzea (enpresak lehiari eusten dio baina defentsarik gabe)
- Abantaila horiei eustea (enpresa liderra da, defentsa berriak sortzen dituenez)