Prozesuen berringeniaritza

Prozesuen berringeniaritzak errotik aldatu ditu negozio prozesuak, hobekuntza ikusgarriak erdietsiz honako gaietan:

  • Kostua.
  • Kalitatea.
  • Moldagarritasuna.
  • Zerbitzua.
  • Azkartasuna.

Xedea enpresaren emaitzak hobetzea da, ez prozesua bera bakarrik.

Berringeniaritza proiektu bati ekitean, honakoei erreparatu behar diegu nahitaez:

  • BEZEROA, balioa eransten ez dion guztia xahubidea baita;
  • Zeharkako ekipo bat osatzen duten PERTSONAK, egungo egoera aztertu eta hobekuntza proiektua garatzeko gai direnak;
  • HELBURUAK, anbiziotsuak izango direnak, taldekideak egungo logika gainditzera bultzatzeko;
  • Proiektua egin ahal izateko behar den DENBORA, sormen-tentsioari eta motibazioari eusteko aukera eman behar duena. Esaterako, hilabete azterlana eta diseinua egiteko, eta sei bat hilabete abian jarri eta sendotzeko.

Honako xedeak ditu:

  • Enpresaren lehiarako kokapena nabarmen hobetzea
  • Lehia abantailak sortzea (enpresak lehiari eusten dio baina defentsarik gabe)
  • Abantaila horiei eustea (enpresa liderra da, defentsa berriak sortzen dituenez)

Prozesu berringeniaritzaren faseak: