Kostu sistema – Activity Based Costing (ABC)
Lehia abantailak lortzeko bidean enpresek aurre egin beharreko erronkak direla-eta, askok bere prozesuetako batzuk kanpora bidali dituzte, baita lehen beren instalazioetan ekoizten zituzten produktu-zerbitzuen zenbait atalen ekoizpena ere. Horrela, produktuen kostu-egitura aldatu egin da; alegia, orain, erositako materialek eta azpikontratatzen diren prozesuek produktuaren salneurriaren % 60 eta 80 artean hartzen dute eta, aldiz, barne-fabrikazioaren kostuak (zehaztasun handiagoz neurtu ditzakegu tailer-mailakoak direlako) ez dira % 6 edo 8 baino gehiago.
Bestalde, fabrikazioari zuzenean lotzen ez zaizkion kostuak (kudeaketa, produktu zein prozesu ingeniaritza, I+G, marketing, komertziala eta salmenta, administrazio orokorrekoak, alegia) fabrikazioarenak halako bi edo hiru izan ohi dira. Dena dela, kostu sistemetako batzuek (marjina kalkulatzekoek bezala) aipatutako % 6 eta 8 arteko kopuru horri heltzen diote. Hala, kanpoko kostuen ehunekoari berau gehitzen diote, eta horien egozpen proportzionalak egiten dituzte, produktuaren kostu osoa zehazteko.
Enpresa batek, batez ere ekipo ondasunak ekoizten dituenean, produktu helduak eta berriak izaten ditu, eta ohikoa da produktu horietako batzuk baztertuak izatea, errentagarritasun gabekoak direla erabakitzen delako.
Jardueren araberako kostu sistemak informazio zehatza eskaintzen du produktu (edo produktu lerro) bakoitzari dagozkion egiazko kostuei buruz. Hala, erabaki zuzenak hartzeko aukera handiagoa da eta, gutxienez, egiazkoak ez diren kostuetan oinarrituriko erabaki estrategikorik ez da hartuko.
IMS Aholkularitzak enpresei lankidetza eskaintzen die, beren beharretara doitutako kostu sistemak osatu eta indarrean jartzeko. Sistemaren mantentze- eta laguntza-zerbitzua eskaintzen dugu halaber, enpresako kideek negozioaren alderdi erabakigarrietan arreta jartzen jarrai dezaten.