Esperientzia 1: Industria ereduaren birmoldatzea

Aipatutako eta/edo hautemandako beharrak

Krisi larrian zenez, birmoldatzeko beharrean zegoen, bai negozioaren ikuspegiari, bai merkatuei, bai industria-eredu zein -antolakuntzari zegokienez.

Emandako konponbideak. Aplikatutako produktuak eta zerbitzuak

Industria berregituratzeaz arduratu zen negozio-ikuspegi berriari erantzuna emate aldera. Erantzun hori izan zen, oinarrian, energia-sorkuntzaren mikro sektorerako hainbat sektore eta aplikazioetara zuzenduta zeuden aplikazio gehiago eskaintzea eta mundu mailako merkatura irekitzea.

Antolaketa eredu eta ekoizpen sistema berria diseinatu genituen Lean Manufacturingen teorian oinarrituta. Honakoak ziren ardatz nagusiak: fabrikazio prozesuak diseinatzea (lay out), plangintza sistema egokitzea eta enpresaren baliabide plangintza berria ezartzea, hornitzaile sare berria eratzea, proiektu kudeaketa sistema sortzea, kalitate sistema ezartzea (ISO 9000), analisirako eta kalitate-arazoak ebazteko dinamikak ezartzea, antolaketa eredu berria industria eredu berrira egokitzea.

Horrek guztiak iraun zuen 4 urteetan, gainera, industria zuzendaritza gure gain hartu genuen, eta bezeroekin prozesu zein proiektu berezien kudeaketa dinamizatu genuen.

Lankidetzari eutsi diogu sistemak mantentzeko eta garatzeko laguntza eskainiz.

Lorpenak. Lortutako emaitzak

Negozioak eskatu bezalako erantzun ahalmena eskaini da produktu, zerbitzu eta kostuei dagokienez, eta tamaina handitzeko moduan dago. Hala, sozietate berriak sortu dira, egun enpresa talde indartsua dena sortzeko. Produktibitatea % 90ean ere hobetu da, entrega epeak % 30eko ratioak izatetik % 80koak izatera igaro dira, lead time-ak behera egin du prozesuko denboretara hurbildu arte, eta inbentarioen errotazioa nabarmen handitu da.

Sektorea

Sektorea: Ekipo-ondasunak.
Produktua/Zerbitzua: Motor fabrikatzailea, batez ere, itsas sektorerako eta, elektrizitate sorkuntza- eta baterako sorkuntza-ekipoetarako.