Proiektuen kudeaketa
PROIEKTU deritzogu epe jakin batean helburu bera lortzera bideratutako elkarren mendeko jarduera sortari.
Proiektuak arrakasta izango badu, ezinbestekoa da zehaztapen teknikoak, aurreikusitako kostua eta zehaztutako epea betetzea.
Hala, honakoa esan liteke:
- Proiektu bakoitzak sistema bat osatzen du.
- Proiektuak beren artean desberdinak dira, baina antzekoak hein batean. Hortaz, berdingabeak dira, ez errepikakorrak.
- Oro har, ezagutza konplexuak behar dira, arrakasta-gako direnak.
- Gero eta gehiagotan gertatzen da proiektua abiarazi duen enpresa ez direnak arduratzen direla atal batez edo gehiagoz.
- Ezagutza teknikoek pisu handia dutenez, uste zabaldua da proiektuaren izaera ezeren gainetik teknikoa dela eta, ondorioz, arrakasta izango badu, arlo teknikoa baino ez dela menderatu behar. Pertsonen arteko harremanak eta barne kudeaketa ez dira garrantzi gutxiagokoak.
- Ziurgabetasuna proiektuen izaeraren parte da.
- Lehiakor izateko, gero eta beharrezkoagoa da epeak laburtzea, guztizko kostuak gutxitzea eta bezeroen eskakizunei emaniko erantzuna hobetzea.
IMS Aholkularitza lankidetzan aritzen da erakundeekin beharrezko prestakuntza eskainiz, kudeaketa euskarriak egituratuz eta dinamika egokiak sortuz, proiektuak eraginkortasunez kudeatu ahal izateko. Laguntza osoa eta zehatza eskaintzen diegu enpresako kideei sistema-kudeaketa orekatzeko xedez, eta aurreikusitako konfiantza nahiz emaitzak lor daitezen.