Kate logistikoaren kostuak

Enpresak ekoizpen prozesuetan erabiltzeko hornitzaileei eskuratutako produktuen kostuen ehuneko handi bat (%30 eta 50 artean), ez dago erostean ordaindutako prezioari lotua.

Horrenbestez, ezinbestekoa da kostuak aztertzea, kate logistiko osoaren ikuspegia izanda.

Horretarako, arazoari hainbat diziplinatatik heldu behar zaio, horren eraginpean dauden arlo guztiek parte hartuta (erosketak, kalitatea, produktuen garapena, ekoizpena, logistika, eta abar).

Produktuaren erosketa-salneurriaz gain, negozioaren barne kostuak ere kontuan izan behar dira. Hauek dira: garraioa, biltegiratzea, inbentarioen kudeaketa, erosketen administrazioa, ekoizpen eraginkortasuna, produktu itzulketak, emandako bermea…

Era berean, hornitzaileek garatutako jarduera eta prozesu guztien eraginkortasuna ebaluatu behar da, baita kostuen egitura osoan duten eragina ere.

Horretarako, ondoko irizpideak hartuko ditugu kontuan:

  • kostu osoak (erosketa, garraioa, biltegiratzea, eta abar).
  • Kalitate bermea eta prozesuaren ahalmena.
  • Produktu-prozesu arloko berrikuntza teknologikoa.
  • Kostuak eta kalitatea hobetzeko aukerak.