Kudeaketa txostenak

Enpresak zuzendu eta kudeatzen dituzten pertsonak beti ari dira erabakiak hartzen, gerora, hainbat arlotan emaitza izango dutenak (ez beti zuzenean erabakiaren eraginez). Hala, emaitza horiek enpresaren lehiarako kokapena hobetzea ekar dezakete (edo ez), besteak beste.

Horrenbestez, ezinbestekoa da informazioa –erabat egituratua eta (erabakien) kudeaketa-zikloen araberako epeen barruan eskuragarri izatea- kudeaketaren emaitzak zein norabidetan doazen eta zenbatekoak diren ezagutu ahal izateko. Horrela baino ez dugu izango konpainia arrakastara eramateko beharrezkoa den aginte koadroa.

IMS Aholkularitzak enpresei lankidetza eskaintzen die zuzendaritza-mailen arabera egituratutako kudeaketa txostenak diseinatu eta eginarazteko. Bertan bilduko dira kudeaketako informazioa eta gako-adierazleak, eta tresna ofimatikoen bidez egingo da.

Trebakuntza eskaintzen diegu txostenaz arduratuko diren pertsonei, eta zuzendariei beharrezko laguntza ematen diegu ordura artekoak baino kudeaketa dinamika hobeak garatzeko asmoz.

Beharrezkoa denean, txostenaren mantentze-zerbitzua eta laguntza eskainiko dugu, enpresak behar dituen epe eta erritmoei erantzuna emanez.