Bikaintasuna kudeaketan
Arrakasta xede duen erakunde orori ezinbestekoa zaio emaitza onak lortzea.
Horretarako, erakundeek sistemak/metodoak eta tresnak ezarri behar dituzte.
SISTEMA ETA ZIURTAGIRIAK: ISO 9001, ISO 14000…
Merkatu gero eta globalizatuago honetan, ezinbestekoa da bezeroei kalitate-bermeak eskaintzea, hainbat ziurtagiriren bitartez.
KUDEAKETA AURRERATUA EREDUA
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren helburua lehiakortasunean beharrezkoak diren hobekuntzak bilatzen enpresak orientatzea da, azken hamarkadetan hainbat esparrutatik ekarritako kudeaketa-kontzeptuak bateratuta: ezagutzaren kudeaketa, erabateko kalitatea, bikaintasuna kudeaketan, berrikuntza eta enpresen erantzukizun soziala, besteak beste.
EFQM bikaintasun eredu ez-aginduzkoa da, erakundeak egiten duenaren eta lortzen dituen emaitzen arteko harremanak ulertzea errazten duena.
Erakunde baten prozesuak estrategikoki antolatzea datuetan eta gertakarietan oinarritutako erabakien bitartez, emaitza orekatuak eta iraunkorrak lortzeko.